Nafarroako gazte kolektibo, antolakunde, talde eta elkarte hainbatek sostengua adierazi diete ostatuko liskar batengatik terrorismoa leporatuta epaituko dituzten Altsasuko zortzi gazteei, eta manifestazioan izanen direla iragarri dute.
Europar Batasunaren Funtsezko Eskubideen Kartaren kontra doazen zigor eskaerak kritikatu dituzte, bai eta Audientzia Nazionala izatea kasua eramenen duena. Nafarroako Probintzia Auzitegian instruitu beharrekoa dela deritzote.
Neurririk gabeko epaiketa
Gainera, akusazioaren eta fiskaltzaren zigor eskaerak eta kautela neurriak "zeharo neurrigabeak" izan direlakoan daude.
"Kasua politizatzeko eta izaera terrorista emateko sektore jakin batzuetatik egondako interes handia" egon dela azpimarratu, eta "justizia, proportzionaltasuna eta oreka" egon daitezen eskatu dute.