Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske taldeek iragarri dute manifestazioa antolatu dutela apirilaren 14an. Gazteen aurkako epaiketa apirilaren 16an hasiko da eta atarian herriaren babesa izan dezaten elkarretaratze jendetsua espero dute. Arratsaldeko 17:30ean izango da hitzordua, Iruñeko Golem zinemen aurrean. “Askatasuna, justizia eta giza eskubideak aldarrikatzera irtengo gara kalera”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.