Martxoaren 18ra arte bidali daitezke eskaerak euskarAbenturan parte hartzeko

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 15a, 19:16

16 eta 17 urteko 120 gaztek aukera izanen dute uztailean eginen den lehen euskarAbenturan parte hartzeko. Euskal Herri osoan barnako ibilaldia eginen dute hilabetez, euskaraz eta tokian tokiko ondarea ezagutuz. 

EuskarAbentura Elkarteak lehen aldiz antolatu du aurten ekimen hau. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta euskal lurraldearen ezagutzan sakontzea dira honen helburu nagusiak. 16 eta 17 urteko 120 gaztek izanen dute Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatzeko uztailaren 1ean Mauletik abiatuko den ibilaldi honetan. Parte hartu nahi luketen gazteek martxoaren 18ra arte dute aukera haien eskaerak bidaltzeko. Alde batetik motibapen gutun bat prestatu behar dute azalduz zergatik nahi duten joan eta, bestetik, proposatutako gai baten inguruan lantxo bidali behar dute. Eusko Ikaskuntzak eginen du parte hartzaileen aukeraketa, Areta Lorea, EuskarAbentura Elkarteko kideak azaldu digun bezala. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!