33.000 euro bildu behar ditu Sanfermines 78 Gogoan herri ekimenak, 1978ko sanferminetako "triskantza" oroitzeko. Crowdfundinga abiatu du, eta 48 ordutan, 4.410 euro batu ditu; helburua, baina, 33.000 eurora iristea da.
Dora Salazarrek eginen du Gogoan eskultura: bi metroko altuera izanen du eta brontzez eginda egonen da. Barruan, "memoriaren kutxa" sartuko dute, finantzatu duten pertsona guztien izenarekin.
Brontzezko gorputz termikoa
"Gorputz totemikoa" izanen da monumentua, ez bururik ez besorik ez duena, "baina mingarria izan gabe", Salazar egilearen hitzetan. "Oroitzeko espazioa da, ez oroitzekoa soilik, baizik eta, gerora begira, erasoei stop esanen diena".
"Zentzurik gabeko eraso hori eta kolpatutako hiriak jasandako mina islatuko du eskulturak, zezen plazan zeuden 20.000 lagunetatik edozein izan baizitekeen German", esan du Helena Bengoetxeak Sanfermines 78 Gogoan plataformaren izenean.