Espainiako Estatua tortura dela eta zigortua izan zen atzo, hain justu Torturaren aurkako eguna zenean. Ingurumari horretan, hainbat mobilizazio egin zituzten Iruñean. Sortuk elkarretaratzera deitu zuen, Espainiako Gobernu Delegaritzaren aurrean. Miren Zabaleta Sortuko koordinatzaileak "tortura sistematikoa" izan dela gogorarazi zuen, Ahotsa.info-ri egindako adierazpenetan, eta, horregatik, eskatu, Nafarroako torturatuen inguruko txostenak bidea egin dezan, Espainiak jarritako trabetatik harago.
Halaber, indarkeriaren aniztasunean jarri zuen mira: "Ez da bioentzia bat eta bakarra izan, askotarikoa izan da, eta, horien artean, tortura". Euskal Herriarentzat "bake eta elkarbizitza markoa" behar direla aldarrikatu du, ildo beretik.
Bestalde, UPNren, PSNren eta PPren egoitzen aurrean tortura salatzeko pankartak jarri zituen Ernaik.