Maravillas Lamberto plaza. Hala izendatua dago larunbataz geroztik Lezkairuko plaza bat. Frankistek 14 urteko neska akabatu zuten, haren aitarekin batera. "Nire ahizpa Maravillasek 14 urte zituen orduan, eta bazekien herrian ordurako pertsona asko desagertuak zirela. Hori zela eta, falangistei eskatu zien haiekin eramateko, gure aitari zer egiten zioten jakiteko, eta haren arrastoa ez galtzeko", hala azaldu zuen Josefna Lamberto ahizpak.
Iruñeko Udalak frankistek hildako neskaren izena jarri dio Lezkairu auzoko plazari. Bertan izan da Joseba Asiron alkatea ere, zeinak berretsi duen frankisten jazarpena jasan zuten herritarrek ikur bilakatu dela Lamberto.