Maravillas Lambertoren izena eramanen du bihartik aurrera Lezkairu auzoko plaza batek. Modu horretan, Frankismoaren eragin latzenak pairatu zituen familiari keinu egin nahi zaio. 12:00etan eginen dute bihar ekitaldia. Joseba Asiron alkatea eta Maravillasen ahizpa Josefina Lamberto ere izanen dira, besteak beste. Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak eta Fermin Balentziak kantatuko dute "Maravillas" abestia.