Deklaratzeari uko egin diote Ultzamako bi zinegotzik biogas plantaren ikerketa batzordean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 9a, 09:26

Ez deklaratzeko duten eskubideari eutsi eta Agustin Anzizu Ultzama Taldeko zinegotzi izandakoak ez du deklaratu nahi izan. Era berean, Francisco Maria Iribarrenek esan du inputatu gisa jo beharko duela epaitegira eta lehentasuna ematen dio bide judizialari; ez du azalpenik eman parlamentuan.

"Energia alternatibei eragiten zieten aldaketak zirela-eta, nahiz, elektrizitateari ezarritako %7ko hazkundeak ondorioak izan zituzten erabakigarriki abeltzainek pairatu zituzten galera ekonomikoekin", esan du Agustin Anzizu Ultzamako zinegotzi izandakoak. Deklaratzeari uko egin dio, baina, aipatu dituenen artean, Ultzamako biometanizazio plantan egindako guztiaren aurretik txosten juridiko eta teknikoak baliatu zirela eta horren arabera egin zirela lanak eta kudeaketa. Ultzamako abeltzainei eragina baino ez die sortu biometanizazio plantak: galera ekonomikoa eta lan horietarako inbertitutako denboraren galera. Ultzama Taldeko zinegotzi izan zen Anzizu:"Herriarentzat onak ziren ekintzak garatu nituen". 

Nafarroako Gobernuak kereila jarria du Ultzamako Biometanizazio plantaren inguruan eta epaitegian inputatu gisa deklaratu beharko du Francisco Maria Iribarrenek. Gaur, parlamentuan izan da baina lehentasuna epaitegiei emanda, parlamentuak hitzik ez egiteko hautua hartu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!