Ultzamako alkate ohiak ez du azalpenik eman biogas planta ikertzen duen batzordean

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 26a, 09:59

Patxi Perez Arregui biogas plantan hatzarekin seinalatzen.

Patxi Perez Arreguik ez du hitzik egin nahi izan. Prozedimendu judiziala ere zabalik denez beste erakundeetan ez deklaratzeko eskubideari eutsi dio. 

Bi alkate ohik eman behar zituzten azalpenak gaur. Lehendabizi, Perez Arreguik eta gero, haren ondorengoa alkatetzen, Patxi Tornaria (talde independentearekin izan zen alkate). Izan ere, Ultzamako Udala izan zen biogas plantaren sustatzaile nagusia, 2007an izan zen eta bi alkate ohi horiek ardura izan zutelakoan azalpenak eman behar zituztelakoan deitu dituzte parlamentuko ikerketa batzordera.

Ez dute deklaratu. Prozedimendu judiziala zabalik denez, "lehentasuna" hari ematea "bidezkoena" dela iruditu zaio Patxi Perez Arreguiri. Nafarroako Gobernuak zabaldu du prozedimendu judiziala eta parlamentuko ikerketa batzordean esaten direnak ere baliatzen dituztela ikusirik, nahiago izan du isilik gelditu. Diru-laguntzen aferagatik (bi aldiz proiektu berarengatik bi departamentu desberdinetatik dirua jasotzea) eta kontratazioengatik eraman dituzte parlamentuko ikerketa batzordera, baina, hitzik ez dute egin ez gai baten inguruan ezta besteaz ere. Mezu bat bai, argi utzi nahi izan du Perez Arreguik: "Ultzamako alkate izan naizenean herritarren onurarako eta oro har onura orokorrerako lan egin dut". 

Sei urtez izan zen funtzionamenduan biometanizazio planta. Baina, defizitarioa izan zen hasieratik. Eta urte horien ondoren ateak itxi behar izan zituen diru publikoaren zati bat,  hiru milioi euro xahututa. 2016an izan zen itxiera.

Kontuen Ganberak irregulartasunak ikusi zituen biometanizazio planta horren kudeaketan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!