Bardoak 2018

Bardoetako bi saio izanen da Iruñerrian asteburuan

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 1a, 08:32

Nafarroako taldekako bertso egitasmoa asteburu honetan abiatuko da. Iruñean, larunbatean izanen da saioa, Zaldiko Maldikon, 18:00etan; Barañainen, igandean, Akelamendin, 18:00etan.

16 talde eta 113 parte hartzaile izanen ditu Bardoak, Nafarroako bertso egitasmoak, eta horietatik 74 dira bertsolariak. Otsailaren 2an Beran hasi eta martxoaren 24an bukatuko da, Lekunberrin. Tartean, makina bat saio izanen dira Iruñerrian, aurrenekoak asteburu honetan. 

Iruñeko Alde Zaharrean larunbatean izanen da saioa, Zaldiko Maldikon, 18:00etan; Barañainen, igandean, Akelamendin, 18:00etan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!