Tiro poligonoko maniobrak gelditzeko eskatuko dute gaur

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 31a, 09:01

Bardeako Komunitateak ohiko batzarra izanen du gaur. Hitzordu hori baliatuko dute heldu den astean iragarriak dauden maniobra militarrak salatzeko eta tiro poligonoa deuseztatu dadin eskatzeko. Elkarretaratzea 11:00etan izanen da. 

Elkarretaratzea eginen dute gaur Bardeako tiro poligonoa geldiarazi dezaten eskatzeko. Heldu den asterako iragarriak daude maniobra militar gehiago eta baita benetako munizioarkin ariko direla ere. Gaur Bardeako Komunitateak urteko ohiko batzarra izanen du eta hitzordu hori baliatuko dute protesta egiteko. Tiro poligonoa deuseztatzeko eskatzeaz gainera herritarrei galdeketa egitea ere eskatzen ari dira, bizilagunek nahi dutena zer den jakiteko modu gisara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!