Maniobra militar gehiago eta benetako munizioa aste honetan, Bardean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 5a, 09:01

Espainiako armadaren Harrier hegazkinek maniobrak egiteko baimena eskatu dute, baita, benetako munizioa erabiltzeko ere. Otsailaren 7,8 eta 9an eginen dituzte. Tiro Poligonoaren Aurkako Plataformak elkarretaratzea eginen du ekintza horiek salatu eta poligonoa deusezteko. 

Bardeara begira jarrita, berriz ere Tiro Poligonoaren Aurkako Plataformak salatu du maniobra militar berriak izanen direla otsailean. Espainiako Armadako Harrier hegazkinentzako eskatu dute Bardeako tiro poligonoaren erabilera, eta iragarri dutena da ariketa horiek otsailaren 7, 8 eta 9an eginen dituztela.

Benetako munizioa, benetako bonbekin ariko dira, goizez eta arratsaldez. Ordu betez 10etatik 11ak arte eta beste ordu betez ordu batetatik ordu bietara. Egun guztietarako ordu horietan eskatu dute baimena.

Hori horrela, Bardeako Komunitateak Poligonoaren inguruko errepideak mozteko baimena eskatu du; Carcastilloko sarrerako bidea, kuartelaren inguruko bidea eta Kruzeta izeneko bidea mozteko eskatu dute.

Tiro Poligonoaren Aurkako Plataformak elkarretaratzea eginen du otsailaren 7an maniobra militar horiek salatu eta poligonoa deuseztatzeko eskatzeko. 

Protestak Iruñean eta Tuteran

Ostiralean protestak eginen dituzte Iruñean eta Tuteran. Lehenengoan Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzaren parean eginen dute 19:30etan. Elkarretaratzea izanen da. Bigarrenean, Tuteran, kalejira antimilitarista eginen dute Bardeako Komunitatearen egoitzatik hasita. 'Ez poligonorik ezta maniobrarik ere. Herriak erabaki' goiburuarekin eginen dituzte protestak. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!