Euskararen dekretuak indarrean segituko du Afapnaren helegitea atzera botata

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 22a, 13:06

Nafarroako Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu Afapnasindikatuaren eskaera eta ez du behin behinean bertan behera utziko Administrazioan Euskararen Erabilera Arautzeko Legea. 

Nafarroako Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu Afapnasindikatuaren eskaera eta ez du behin behinean bertan behera utziko Administrazioan Euskararen Erabilera Arautzeko Legea. Hortaz, Euskararen dekretuak indarrean segituko du. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazio auzietarako salak ez du araua "kautelaz" eteteko motiborik antzeman, eta atzera bota du helegitea.

Auzitegiaren arabera, euskararen dekretua indarrean jartzeak eraginen lituzkeen "konpondu ezinezko kalteen" frogarik ez du aurkeztu Afapnak. Hori dela eta, magistratuek atzera bota dute sindikatuaren eskaera, eta prozesuaren kostua ordaintzera behartu dute.

Iragan azaroan onartu zuen Nafarroako Gobernuak euskararen dekretua. Orain arte, 2003koa zegoen indarrean. Urteetako desoreka bideratzeko asmoa agertu du aldaketaren gobernuak. Egoera bideratzeko, berritasunak dakartza arau berriak, baina legearen mugak ere agerian utzi ditu. Besteak beste, langileen lehiaketetan eta merituetan euskara kontuan hartzea ekarriko du orain arte aintzat hartzen ez zen eremuetan ere. Euskarazko zerbitzua emateko irizpideak ere ezarri ditu. Baina muga handi batekin: eremu mistoan eta ez-euskaldunean euskaraz jarduteko aukera ageri da, oro har, ez betebeharrik.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!