Luxuzko etxebizitzak, golf zelaiak, spa bat... Lekarozko Aroztegiaren osagaietako batzuk dira horiek. Ingumen Departamentuak onartu du dokumentua, eta, beraz, behin betiko onartu du Nafarroako Gobernuak egitasmoa. Orain, ostegunean hain justu, Baztango udaleko osoko bilkuran emanen diete proiektuaren berri udal ordezkariei.
Baztango udaleko alkate Joseba Otondok alegazio jarria zuen, informazio eta teknika hutsuneak ez ezik, euskararekiko begirunerik ez izatea leporatzen zion proiektuari; Etxalarko eta Ultzamako udalek ere alegazioa egina zuten, herri galdeketa errespetatu zedin eskatuz -Herritarren %27k bozkatu zuten eta %80ak ezezkoa eman zuen-. Nolanahi ere, atzera bota dituzte alegazio horiek; orain helegitea jartzeko aukera dute.
Urak harrotu ditu aroztegia proiektuak: laukoaren barruan Geroa Baik baino ez du babesten, Baztango Udal Gobernua kontra dago -EH Bilduk eta Ezkerrak osatzen dute- eta alde udalbatza -Geroa Bai, UPN eta Auzolanean-.