Zerrenda bakarra ezarri aurretik "iragankortasun epea" nahi du Ahal Duguk, bi zerrendarekin

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 11a, 08:56

Dena dela, PSNk bi azterketa egiteko aurkeztutako lege proposamenaren aurka azaldu da taldea; izan ere, zerrenda bakarra egotea du azken helburutzat, baina "ahalik eta trauma gutxien sortuko duen eran".

Zerrenda bakarra, bai, baina "iragankortasun epea" izanda aldez aurretik: "Ez da ulergarria gauetik egunera zerrenda inposatzea; trantsizio epea behar da, orain Hezkuntzan sartu nahi duten horiek ez ditzaten beren aurreikuspenak hautsita ikusi", adierazi du Eduardo Santos Ahal Duguko idazkari nagusiak, prentsa ohar baten bitartez. Hala, momentuz, bi zerrenda aldi berean egotea da Ahal Duguren proposamena. Formula "ez-diskriminatzailea" bilatzen duela adierazi du alderdiak, "hezkuntzan sartu nahi dutenak asetuko dituena".

"Ulertzen dugu etorkizunean Nafarroan ezin direla egin berezko bi hizkuntzetan bi azterketa bereizi; bai babesten dugula, ordea, espezialitatearen arabera banatzea", adierazi du.

Lege proposamenari, ezetz

PSNren lege proposamenari ezezkoa emanen dio Ahal Duguk, abenduaren 21ean parlamentuan bozkatzen denean, "sektarioa, oportunista eta ez-beharrezkoa" delako eta "ez duelako hezkuntza publikoak egun dauzkan arazoak konpontzen lagunduko".

Ezkerra "jazarria"

Ahal Duguk gaitzetsi egin du Ezkerrari egindako "seinalatze publikoa eta jazarpena". Horregatik, "jarrera politiko guztien defentsarako dialektikaren alde" lerratuko dela ziurtatu du, "errespetutik eta bizikidetzatik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!