Bortxaketa egotzita, bost akusatuek deklaratuko dute gaur

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 22a, 08:19

Zortzigarren eguna beteko du gaur epaiketak eta bost akusatuek epailearen aurrean euren bertsioa azaleratuko dute. Lehenengo egunean bezala, aurreikusi daiteke, errugabe joko dituzte euren buruak.

Iazko sanferminetan bost gizonen artean emakume bat bortxatzea leporatuta, gaur deklaratuko dute bost horiek epailearen aurrean. Errugabetzat jo zituzten epaiketaren lehen egunean euren buruak eta gaur ildo horretatik eginen dute euren defentsa ere, aldaketarik ezean. 

Atzo, poliziek eta psikologoek deklaratu zuten epailearen aurrean. Bideoak ikusi zituzten lehen aldiz epaitegian eta irudi horiek aztertu dituzten agenteek berretsi zuten emakumeak ez duela inongo unetan sexu harremanean kolaboratzen: pasiboki jarduten du emakumeak eta beti gizonen azpitik kokatzen da. Emakumea artatu zuen psikologoak berriz esan zuen emakumea ez zituela sintomak esajeratu. 

38 hedabidek eman dute izena saio irekirako

Heldu den asteko astelehen eta asteartean ate irekiekin emanen dituzte epaiketaren ondorio eta deliberazioak, eta hortik aurrera, sententziaren zain geratuko gara. Komunikabideetako kazetariak joaten ahalko dira baina ezin izanen dute deus grabatu. Akusatuen senitartekoak edota publikoa ere izaten ahal da bi jardunaldi horietan. 

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!