Blanca Marques hiltzeagatik 22 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak akusatuarentzat

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 16a, 09:12

Francisco Javier Nietori Blanca Esther Marques hiltzea egozten diote. Bizkarretik eutsi ziola eta defentsarako aukerarik izan gabe hil zuela Burlatako bere etxean jaso du fiskalak txostenean. Ondoren, Ultzama ibaira bota zuela gorpua. 

Urtarrilean izan zen hilketa. Blanca Esther Marques, 49 urteko emakumea hiltzea egozten diote Francisco Javier Nietori, 51 urtekoa. Atzetik egin zion eraso, bizkarretik. Gogor heldu eta itota hil zuela dio fiskalaren txostenak. Horrek, argi uzten duela hilketa bat izan zela eta ez homizidioa. Gaineratzen du idatzi horretan, emakumeak ez zuela izan aukerarik defentsarako: fisikoki nagusitasuna zuen gizonak emakumearekiko eta atzetik egindako erasoak ere ez zion ahalbidetzen Blanca Esther Marquesi defentsa aukerarik. 

Joan den urteko urtarrilaren 14an izan zen hilketa. Emakumea erail ondoren, haren gorpua Ultzama ibaira bota zuen gizonak. Egun batzuen ostean aurkitu zuten larrialdi zerbitzuetako lurpekariek gorpua, Arga ibaian, Arrotxapea inguruan. 

Fiskalak 22 urteko espetxe zigorra eskatzen du akusatuarentzat. Horrez gain, Blanca Esther Marques zenaren amari 80.000 euroko kalte ordaina eta Marquesen anai-arrebei 30.000 eurokoa. Nafarroako Gobernuari ere 14.627 euro ordaintzera behartuko dute, bilaketa lanak ordain ditzan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!