Udaltzainek "sinesgarritasun osoa" eman zioten emakumeari bortxatu zutela salatu zuenean

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 16a, 08:43

Bost akusatuak atxilotu zituztenean ez zuten deus esan egindakoaz, esan zuten foruzainek. 

Lau udaltzainek eta hiru foruzainek deklaratu zuten atzo bost gizon akusatuak dauden epaiketan. "Emakumearengana iritsi ginenean sinesgarritasun osoa eman genion berak kontatzen zigunari", esan zuten udaltzainek. "Shock egoera batean zegoen eta besotik heldu zigunean ez zuen nahi askatzerik, ez zuen bakarrik geratu nahi", azaldu zieten udaltzainek epaileari. Udaltzain horiek gainera, esan zuten, beste sexu erasoetan biktima izan direnekin egon direnean, antzerako egoeratan izaten direla emakume horiek: urduri, negar batean eta gertatutakoa ia azaldu ezinik. Modu horretan zegoen ere iazko sanferminetan taldean bortxatu zuten emakumea udaltzainen esanetan.

Foruzainen kasuan, bost gizonak atxilotu zituztenean eurek ez zutela egindakoaz deus esan kontatu dute. Kotxetik gertu atxilotzera zihoazela dena dela, euren artean hizketan ari ziren: "Zer nolako zama izan behar duen gure etxera eskutitz bat iristea bortxaketa hitzarekin", "Orain atxilotu eginen gaituzte", "Gu neska batekin izan gara baina sexu harremana onartua izan da". Halakoak zioten euren artean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!