AHTaren kontra eta tren sozialaren alde 3.000 lagun atera dira kalera

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 13a, 08:27

Trenaren Aldeko Ekinbideak Plataformak antolatu zuen Trena bai, AHTrik ez. Herriak erabaki! lelopean larunbatean egin zen manifestazioa. Trenari buruzko "eztabaida soziala eta parte hartzailea" defendatu dute.

AHTa "inondik inora doan trena" dela salatu dute mobilizazioaren antolatzaileek, ingurumenari kalte ugari sortuko liokeela, etengabe diru publikoaren beharra lukeela, herrietara ez litzatekeela sartuko eta ez dela eztabaidarik egon behar den ereduari buruz. Horregatik, proiektua geratzeko eta eztabaida abiatzeko "garaiz" daudela deritzote. Ildo horretan, aurrerantzean ere mobilizatzen segituko dutela esan zuen Julio Villanueva Trenaren Aldeko Ekinbideak Plataformako kideak, Ahotsa.info-ri egindako adierazpenetan.

Gutxi batzuen mesederako

"Pribilegiatu batzuk trenean minutu gutxi batzuk lehenago iristeko, gizartearen zati handi batek pairatu beharko ditu murrizketak", adierazi zuen Rakel Alvarez Tafallako EH Bilduko zinegotziak, amaierako ekitaldian, halaber.

AHTaren kontrako eta tren sozialaren aldeko manifestua osorik irakur daiteke hemen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!