Beste behin ere benetako bonbak jaurtiko dituzte Bardeako Tiro Poligonoan. Maniobra militarrak eginen dituzte azaroaren 8, 9 eta 10ean.
Bardean, Parke Naturalean eta Munduko Natura Erreserba izendatutako horretan dagoen Tiro Poligonoan maniobra militar gehiago izanen dira aste honetan.
Azaroaren 8 eta 9rako daude iragarrita, hau da, asteazken eta ostegunerako. Behar izanez gero ostiralera ere luzatuko dituzte maniobrak. Ariketa militar horietk benetako munizioarekin eginen dituzte gainera.
Elkarretaratzea antolatu dute Poligonoaren Aurkako Taldetik. Ostegunean eginen dute Tuterako plaza Berrian.