Bardeako Komunitatearen protokolo, bilera, bidaia, ordain eta sarien gastua; eta kontratazio publikoaren kudeaketa aztertu du oraingoan Kontuen Ganberak. 2010-2016 urteen artean egindako kudeaketa da xeheki ikertutakoa. Eta ondorio zenbait ere atera daitezke lanketa horretatik.
Bardeako Komunitateak 900.000 euro gastatu zituela protokolo, bileren ordainketa eta ordezkarien ordain-sarietan. Datu horiek aletuz: 900.000 euro horietatik parte handi bat, 240.000 protokolo kontuetan xahutu zen. Jatetxeetan, Eguberrietako oparietan eta elikagaien erosketan. Eta horren hartzaile nor? Komunitateko ordezkariak eta inguruko herrietakoak. Beste zati bat, 560.000 euro ordain-sarietan joan zen. Bilera eta hitzaldietan parte hartzeagatik 102.000 euro izan ziren.
Datu horiek plazaratu ditu Kontuen Ganberak egindako txostenak. Eta legezkoak izan daitezkeen arren, zalantzan jartzen du hori ote den diru publikoa erabiltzeko modurik egokiena eta arduratsuena.
Bidaiak ere izan ziren tartean. Munduko beste Natur Parkeetara egin zituzten bidaiak. Bardea Biosferako Natur Parkea da eta beste batzuk bisitatzen zituzten, kudeaketa modu desberdinen berri izateko. Bidaia horietan ere, legez kanpokorik agian ez, baina, etikoki zalantzazkoa da egokiak izan ote ziren.
Euskalerria Irratian Kontuen Ganberako komunikazio arduradun, Fermin Erbitirekin, hitz egin dugu. ENTZUN: