35.319 herritar daude Nafarroan langabeziaren zerrendan izen emanda. Urrian handitu egin da eta 24 pertsona gehiago daude %0,07 gehiago. Konparazioa aurreko hilabetearekin egin ordez (irailakrekin) duela urtebeteko datuekin alderaketa eginda langabeziak dezente egin du behera 3.377 pertsona gutxiago dagoelako zerrenda horretan %8,73 gutxiago.
Emakumeen eta gizonen arteko aldeak handia izaten segitzen du: 20.700 emakume daude langabezian eta 14.600 dira gizonak.
Nekazaritzak galdu ditu bereziki lanpostuak, baina, galera hori orekatzea lortu dute zerbitzuek sortu dituzten enplegu berriek. Langabezian denbora luzean izandakoek ere gutxika lortzen ari dira lanpostu bat aurkitzea.
8.220 pertsona gehiago izen emanda gizarte segurantzan
Nafarroan Gizarte Segurantzan izen emandakoak 257.577 pertsona dira. Horrek esan nahi du 8.220 lagun gehiago daudela orain duela urtenete baino. Hazkunde hori %3,07 da. 228.075 dira Erregimen Orokorrekoan eta 47.501 dira Autonomoak.