35.951. Herritar kopuru hori dago lanik gabe Nafarroan. Gaur argitaratutako datuen arabera, uztailan baino lagun gutxiago daude abuztuan zerrenda horretan. 182 pertsona gutxiago izan dira zehazki. Espainiako Enplegu Ministerioak eman berri ditu datu horiek. Aurreko hilabetearekin alderatuta beraz langabeziak zertxobait behera egin du eta duela urtebete baino 2.948 lagun gutxiago daude zerrenda horretan.