Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 2a, 09:21

>Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean. 
>Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. 
>Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka Civikako kontseilaria eta Alvaro Miranda ekonomia kontseilari ohia daude deituta, besteak beste.

Nafarroako Kutxaren desagerketa aztertzen ari dira Nafarroako Parlamentuan ikerketa batzorde baten bitartez. Hilabete ugari daramatzate informazioa eta txostenak eskatzen, baita horiek aztertzen ere. Agerraldien txanda iritsiko da laster eta horretarako batzordea osatzen duten alderdiek euren eskaerak egin dituzte. Agerraldi horien bidez CAN-en desagerketa argitu nahi dute. 

Gobernua babesten duten lau taldeek -Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra- Nafarroako presidente ohiak agertzea nahi dute: Miguel Sanz eta Yolanda Barcina. Eta ez horiek bakarrik. Eskatu dituztenen artean daude: Jose Antonio Sarria (Nafarroako Enpresarien Elkargoko presidentea eta CANeko kontseilu orokorreko kide, kontu-ikuskaritzako batzordeko kide eta kontroleko batzordeko kide izan zen; Jose Antonio Asiain CANeko kontseilu orokorreko kide, administrazio kontseiluko presidente ohia eta Banka Civikako kontseilaria izan zen; Manuel Lopez Merino CAN FUndazioko patronatuko kide ohia; Lorenzo Riezu Nafarroako Kutxako zuzendari nagusi ohia; Alvaro Miranda ekonomia kontseilari ohia; Alberto Pascual Nafarroako Kutxako idazkari ohia eta Amaya Randez CANeko administrazio kontseiluko idazkari ohia. Horrez gain, Podemos-Ahal Duguk beste zenbait kideren agerraldia ere eskatu du Vialogosekin zerikusia izan dutelakoan. Hauexek dira: Enrique de Mulder, Javier Martinez, Juan Oderiz, Carlos Ayesa, Carmen Perez eta Cesar Esparza. 

Alderdi sozialistak ere eskatu ditu zenbait pertsonaren agerraldia Nafarroako Kutxaren desagertzea ikertzen duen batzordean: Lopez Merino eta Riezurena, Jose Carlos Hernandezena 2010 eta 2011 urteetan Ernst and Young txostena sinatu zuelako; Francisco Garcia Noel, Deloitte txostena sinatu zuelako eta Roberto Ducayrena Nafarroako Kutxako estrategiaren arduradun ohia izan zelako. 

Azalpenak ematera joan nahi duela iradoki du bere aldetik Enrique Goñik Nafarroako Kutxako zuzendari ohiak. Hala jakinarazi dio batzorde horretako presidente Unai Hualderi. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!