Hamabost gazte ikertzen ari da Audientzia Nazionala terrorismo delituengatik, Errepresioari autodefentsa lelopean martxoaren 11n egindako manifestazioaren harira. Horietatik hiru, Oreretako gazteak, kartzelan daude, mobilizazioa izan zenez geroztik. Orain, hamabi gazte gehiagok -lau nafar eta zortzi gipuzkoar- deklaratzera deitu dituzte, Espainiako Poliziak segurtasun kameretako irudiak aztertu ostean. Atzo, fiskala ez zen azaldu eta, beraz, kautelazko neurririk gabe libre geratu dira. Dena dela, auzi judizialak aurrera jarraitzen du; litekeena da auzia epaituko duen Lamela epailek ikertutakoen egoeraren berri emanen duen autoa kaleratzea.
Lamelak zuzenduko du epaiketa, Altsasuko auzia eta Katalunia "sezesioagatik" epaitzen ari den berbera.
Orotara, hogei gazte
Orotara, hogei gazte ikertzen ari dira: kartzelan dauden hiru oreretarrak, atzo deklaratu behar zuten hamabiak eta adin txikikoak diren beste bost.
Atzo, elkarretaratzea egin zuten Iruñean, gazteekin elkartasunez.