Ate itxiekin eginen da iazko sanferminetan izan zen bortxaketaren epaiketa

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 19a, 07:35

>Auzitegiak adierazi du ezinbestekoa dela salatzailearen intimitatea babestea.
>Azaroaren 13an hasiko da epaiketa, Iruñean.

Bost gizon epaituko dituzte Nafarroako Auzitegian, iazko sanferminetan emakume bat bortxatzea leporatuta. Fiskalak 23 urteko kartzela eskatua du haientzat.

Auzitegiak jakinarazi du hedabiderik gabe egingo dutela epaiketa osoa, ateak itxita. Bi argudio eman ditu horretarako: batetik, salatzailearen intimitatea errespetatzea; bestetik, salatzailearen eta bost akusatuen "gehiegizko esposizioa" saihestea.


Epaiketa ateak itxita egingo dute, eta auzitegiak espresuki debekatu du hango irudiak hartzea eta zabaltzea ere: bai salatzailearenak, bai akusatuenak.


Azaroaren 13an hasiko da epaiketa Iruñean, eta 24an bukatuko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!