2016ko sanferminetan izan zen bortxaketaren epaiketa ate itxiekin egitea nahi du biktimak

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 26a, 08:52

Komunikabiderik eta publikorik gabe izatea eskatu dute biktimak, Udalak eta bost akusatuen arteko bi defentsek.  

2016ko uztailaren 7an bost gizonezkok bortxatu egin zutela salatu zuen emakume batek. Laster izanen da epaiketa eta eskatu dutena da ate itxiz egitea. Emakumeak berak, Iruñeko Udalak (herri askusazio gisara ariko da epaiketan) eta akusatutako biren defentsak. Nafarroako Auzitegian eskaera egin berri dute eta onartuz gero ez litzateke deus publiko izanen. Fiskaltzak eta beste hiru akusatuen defentsek egin duten eskaera da, biktimaren eta bideoen emisioa izan dadila publikorik gabea, baina gainerakoan ateak zabalik egin ditzatela. Prozesatuen argazkirik ez hartzeko eskaera ere egin dute bost akusatuek. Erabakia, magistratuen esku dago orain. 

Iruñeko Udalaren abokatuak idatziz ohartarazi duena da, publikoa izanen balitz epaiketa "biktimaren, akusatuen eta senitartekoen intimitatea kaltetzeko arrisku handia" dagoela eta oinarrizko eskubide hori babesteko eskaera egin du. Bi akusatuk argazkirik egin ez diezazkietela eta euren datuak argitaratu ez daitezela ere eskatu dute. 

Fiskalitateak esan du epaiketa osoa ate itxiekin egieta ez dela egokia eta biktimaren deklarazioa eta gau hartan egindako bideoen emisiora mugatu du ate itxiak izatea. Komunikabideak egon behar ote duten magistratuaren erabakiaren esku utzi du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!