2016ko sanferminetan neska bat bortxatzeagatik espetxean dira bost gizonezko. Epaiketaren zain daude behin behinean preso. Eta orain, bost akusatuek eskatu dute kalera ateratzea fiantza baten truke. Nabarmendu dute behin behinean espetxean mantentzeko arrazoirik ez dagoela: ez dute ihes eginen, ez dute probarik suntsituko, ez dute delitua berriz eginen eta bortxatutako emakumearengana ez dira gerturatuko. Horixe nabarmendu dute defendatzeko euren askatasuna. Nafarroako Justizia Auzitegiaren Bigarren Sekzioan egin dute eskaera bost gizonezkoek.
"Geure bizitza suntsitu du kasu honek", nabarmendu dute emakuea bortxatu zuten bost gizonek. Berresten segitzen dute bortxaketa ez zela hala izan, emakumeak nahi izandako sexu praktikak izan zirela eta berak nahi izan zuelako sartu zela Paulino Caballeroko portalean. "Prozesua ez da bidezkoa, ez dugu inolako deliturik egin eta egon izan balitz auzitegi batek erabakia hartuko du epaiketa natem ostean", nabarmendu dute bosten defentsak. Epaiketa eman ostean eta epaileak erabakiko balu delitua izan zela eta espetxera bidaltzen baditu, kndena bete beharko dute, baina bien bitartean bosten askatasuna eskatu dute.
Kritikak Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari
Kasuak sortu duen alarma soziala "gehiegizkoa" izan da. "Herritarren epaiketa egina dago baina zorionez justizia eta Giza Eskubideak horren gainetik daude", nabarmendu dute bost gizonen defentsa abokatuek. "Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua herri akusazio gisa pertsonifikatzea estrategia baten baitakoa dela iruditzen zaie, ez delako salaketa erreal bat izan", gaineratu dute.