Lurrikara berriro, Olaben

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 31a, 12:23

Bart izan da 03:12an: 2,6 magnitudekoa eta Olabe herrian epizentroa izan duen lurrikara. 

Goizaldeko hiruak eta hamabi minutu zirenean Olave herrian epizentroa izan duen lurrikara izan da. 2,6 magnitudeko lurrikara izan da atzo gauekoa Espainiako Sismologia Zentroaren arabera.

Eta herenegun, larunbatetik iganderako gauean beste lurrikara txikiagoa bat izan zen Goizuetan, 1,5 magnitudekoa.

Joan den maiatzean zenbait aldiz mugitu zen lurra Olabe inguruan eta Iruñean ere nabaritu zen lurrikara. Gogorrena 3ko magnitudea izan zuen eta maiatzaren hasieran izan zen. Erreplikak izan ziren gero, txikixeagoak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!