Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Olabek berriz dar-dar egin du: 3,2 graduko lurrikara izan zen atzo

Euskalerria Irratia 2017-05-04 08:03   Gizartea  Nafarroa

>Astelehenean ere lurrikara izan zen herri berean: 3,2 gradukoa izan zen hura ere. 
>Azken bi hilabeteotan 40 lurrikara baino gehiago izan dira Nafarroan. 

Lurrikara beste behin Nafarroan. Olabe herrian izan du epizentroa: 3,2 gradukoa eta lurzorutik bost kilometrora izan da. Astindua Iruñerrian nabaritu da beste behin.

Goizaldean ere izan da beste lurrikara txiki bat, kasu horretan Izaban. 1,7 gradukoa eta 12 kilometroko sakoneran izan da 00:37an. 

Astelehenean ere izan zen lurrikara eta hori ere Iruñean nabaritu zuten. Azken bi hilabeteotan hainbatetan izan dira lur mugimenduak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa