Ana Ollo: "Euskarari dagokion lekua emateko lan egiten ari gara"

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 21a, 14:02

Herritarrek eskatuak zituzten aldaketak txertatu dituztela nabarmendu du Ollok. Eta aipatu dituen aldaketen artean: euskarari eman zaion bultzada; berdintasun arloan sustapen handia egin dela; bake eta elkarbizitzarako zuzendaritza berria sortu izana eta LGTBI kolektiboari arreta eskaintzeko saila.

Herritarrek eskatuak zituzten aldaketak txertatu dituztela nabarmendu du Ollok. Eta aipatu dituen aldaketen artean adibidez: euskarari eman zaion bultzada; berdintasun arloan sustapen handia egin dela, bake eta elkarbizitzarako zuzendaritza berria sortu izana eta LGTBI kolektiboari arreta eskaintzeko saila.

2018rako amaitua izan nahi dute Berdintasunerako Lege berria eta hori izanen da departamentuak izanen duen erronka nagusietako bat. Entitateekin egindako lana goraipatu du Ollok.

Eta euskara bultzatu eta sustatzeko emandako pausoak ere nabarmenak izan direla uste du. Leku gehiago eman zaio euskarari, horixe delako Gobenruaren nahia. Balio erantsia eman behar zaio. Aurre iritziekin amaitu eta elkarbizitza sustatzera pasatzen ari direla dio.

Eta komunikazio arloan ere izan dira hobekuntzak: alde batetik, Eukaslaerria irratiari zegokion emititzeko lizentzia eta beste alde batetik ETB ikusteko aukerarekin. Generoa modu transbertsalean lantzen ari direla, Memoria Historikoaren legea eta horrekin batera egia, justizia eta aitortzarako herritarrek duten eskubidea, eta herritarrekin bat egin eta parte hartzea sustatze. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!