Isabel Elizalde: "Ingurumenarekiko eta lurraldearekiko kultura aldatzen ari gara"

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 21a, 13:28

Isabel Elizalde eta Ignacio Gil.

Lurralde kohesionatuagoa, lehen sektorea indartuago eta ingurumenak eskaintzen dituen baliabideak egokiago kudeatuak daudela uste du Landa Garapenerako kontseilari, Elizaldek. 

Parte hartze politika ezartzearekin eta landa eremurako erronka berriak finkatzearekin ekin diote aldaketari bere departamentuan Elizalderen esanetan. Pozik egindako lanarekin, bi urteotan oinarriak ezarri dituztelako aurrera begira eta bide egokiari eusten ari zaizkielako.

Lurralde kohesionatuagoa, lehen sektorea indartuago eta ingurumenak eskaintzen dituen baliabideak egokiago kudeatuak daudela uste du Elizaldek. Filosofia aldaketa nabarmena izan dela ere esan du. Jasangarritasuna eta lurralde antolaketa kultura berria izan da.

Tokiko Administrazioko erreforma da aurrera begira erronka handienetako bat. Lurraldea egokiago kudeatzeko eta herritarrengandik gertuago izateko.

Zaborraren bilketa, entitate lokalei egin zaien finantziazio ekonomikoa, aldaketa klimatikoa, naturguneak eta uraren kudeaketa ere izan dira aldaketa nabarmenetakoak. Nafarroako Ubidearen lehen fasea amaitzen ari dira eta bigarren fasearen proposamena laster izanen da nekazari eta abeltzainen esku euren aportazioak jaso ahal izateko. Zaborraren Plana 2027. Urtera arte, Landa Garapeneko Plana 2020ra arte. Horiexek dira datozen bi urteetarako martxan jarriak dituzten bideetako batzuk. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!