Bi urteotan 7.000 langabe gutxiago izan direla, 12.000 pentsiodun gehiago daudela oinarrizko soldata gutxienez jasotzen dutenak eta mendekotasunen bat duten herritarren artean %32 gehiago daudela atendituak. Horiek izan dira azpimarratu dituen datuetako batzuk. Baina badira beste batzuk ere. Esaterako, haurrentzako eta familientzako laguntzak %25 hazi direla eta babes ofizialeko alokairuko etxebizitzen prezioa %15 jaitsi dela.
Horrek esan nahi du, besteak beste, aurrerapen handiak egin direla eskubide sozialak bermatze aldera, eta hori, izan da, ekonomia suspertzen ari delako, erreforma fiskala egin delako eta politiketan lehentasunak aldatu egin direlako. Pobreziaren aurkako borrokan ere, ekonomikoki alde handia nabaritu da: 78 milioi inbertitzetik 150 milioi inbertitzera pasa da eta horrek gizarteratzean laguntza handia eragin du.
Hori bai, datu itxaropentsuak dira horiek, baina argi utzi nahi izan duen bestea izan da, oraindik ere asko dagoela egiteko, jende asko dagoelako behar handiekin.
Aurrera begirako erronken artean, enplegu gehiago eta kalitate handiagoarekin sortzea. Izan ere, pertsona asko dira oraindik, lanean ari direnak baina Bermatutako Errentaren beharra dutenak duin bizi ahal izateko. Horrekin batera, Bermatutako Errenta hori jende gehiagorengana iristearekin batera, esan duena da, Errenta hori jasotzen hasi eta enplegua lortu dutenak ere asko izan direla, alegia, balio izan duela kasuen erdietan baino gehiagotan gizarteratze prozesu horretan aurrera egiteko.
Inongo presioren pean aritu gabe, gizarteak behar duenari begira jarri eta irtenbide egokiak emateko bideak landu behar direla uste du. Hortik abiatuta, etorkizunak beharko duen gizarte babeserako plana ere erdietsi beharko dela uste du.
Aldaketa horretan bost gako nabarmendu ditu:
- Eskubideen errekonozimendua.
- Ongizatearen gizartea sortzea eta entitateen inplikazio handiagoa
- Sortzen ahal diren presio guztiak alde batean uztea
- Emaitzak bilatzera joan eta ez utzi hautsitako zaku batean galtzen.
- Segurtasuna ziurtatzeaz gainera, sustatzea eta promozioa ere lantzea.