Sexu abusuak egin zituztela aitortuta, zortzi hilabeteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete bi gizoni.
9an atxilotu zuten horietako bat, taberna batean, 01:30ak aldera. Emakumea tabernako komunetik atera zenean egin zizkion ukituak; neskak erantzun egin zuenean, jipoi bat eman zion erasotzailearen lagun batek. Auzi horren ondorioz, beraz, bi gizon zigortu dituzte: ukituak egotzita, bat eta jotzeagatik, bestea. Lehengoak zortzi hilabete kartzela zigorra eta 750 euroko isuna du; bigarrenak, 400 euroko isuna.
Ukituak direla-eta kartzela zigorra onartu duen beste gizona uztailaren 10an atxilotu zuten. Hark ere zortzi hilabeteko kartzela zigorra eta 500 euroko isuna jasoko ditu.