Bi salaketa izan dira sexu abusuak direla eta, baita atxilotu bat ere. Ukituengatik izan dira salaketa biak. Salaketak Iruñeko Udalak eraso sexisten kontra jarritako baliabideak erbilita ipini dituztela jakinarazi dute.
Iruñeko Udalak aurten eraso sexisten kontrako protokoloa kaleratu du eta horren helburua erasoa jasan duen emakumeari babesa eskaintzea da, horregatik ahalik eta datu personal gutxien zabaltzen ari dira, gizarteak eta hedabideek biktima "errudun" bihur ez dezaten, eta "morbotik" ihes egiteko.
Erasorik gabe, Iruña aske
Erasorik gabe, Iruña aske kanpaina garatzen ari da Iruñeko udala aurten eraso sexisten kontra, besteak beste, informazio kanpainak, afixak, pinak eta eskuorriak banatu dituzte, informazio gunea zabaldu dute, hedabideekin lana egin dute eta kanpainaren sinbolo diren esku gorri erraldoiak ipini dituzte hiriko hainbat tokitan.
Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko berdintasun teknikariak esan du hedabideak "indarkeria matxistarekin amaitzeko ezinbesteko bidelagunak" direla. Era berean, "herritar guztiei" zuzenduta hitz egin du: "Gu gara gure eguneroko praktikak eta jarrerak zalantzan jarri behar ditugunak".
Basabek Sanfermintza saioan esan du Iruñea osoak egiten duela "planto" eraso sexisten aurrean. "Iruñea da argi eta garbi daukana ez duela onartzen inolako eraso sexistarik emakumeen kontra".
"Emakumeen askatasunaren kontrako erasoak dira", azpimarratu du Basabek.