Sanferminak 2017

Hedabideak ere eraso sexisten aurka

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 6a, 08:26

Argazkia: Nafarroako komunikabideetako kazetari hainbat, tartean Saioa Alkaiza Euskalerria Irratiko kidea.

Eraso sexistarik gabe, Iruña aske Iruñeko Udalaren kanpainarekin bat egin dute Nafarroako hedabideek. Euskalerria Irratia ere bertan izan da.

Beste urte batez eraso sexistei etzez esan diete Nafarroako hedabideek, Iruñeko Udalak antolaturiko Erasorik gabe, Iruña aske kanpainarekin bat eginik. Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko berdintasun teknikariak esan du hedabideak "indarkeria matxistarekin amaitzeko ezinbesteko bidelagunak" direla. Era berean, "herritar guztiei" zuzentzeko hitz egin du: "gu gara gure eguneroko praktikak eta jarrerak zalantzan jarri behar ditugunak".

Erasorik gabe, Iruña aske prebentzio, informazio eta sentsibilizazio kanpaina da, sanferminei begira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!