Hutsik zegoen Nafarroako Gobernuaren eraikin bat hartu zuten gazteek orain aste batzuk, "etxebizitzaren arazoari irtenbide bat emateko".
UPNren garaian eraiki zuten, 2012an, hizkuntzen murgiltze zentroa izateko. Red Leaf enpresak izan behar zuen kudeatzailea, baina ez zuen ardura beregain hartu. Gero, Vaughan Systems-ek akordioa lortu zuen Exekutiboarekin, eraikin hori bera kudeatzeko; porrot egin zuen, baina: sekula ez zuen proiektua martxan ipini. Geroztik itxita dago.