'Abeltegia' okupatu dute hainbat gaztek Lekarozen

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 19a, 08:11

Hutsik zegoen Nafarroako Gobernuaren eraikin bat hartu dute gazteek, "etxebizitzaren arazoari irtenbide bat emateko".

UPNren garaian eraiki zuten, 2012an, hizkuntzen murgiltze zentroa izateko. Red Leaf  enpresak izan behar zuen kudeatzailea, baina ez zuen ardura beregain hartu. Gero, Vaughan Systems enpresak akordioa lortu zuen Exekutiboarekin, kudeatzeko; sekula ez zuten proeiktua martxan ipini, ordea. Geroztik itxita dago.

"Gazteek Baztanen etxebizitza duina eskuratzeko dugun arazoek eragin dute eremu honi gure izaera propioz arnasa emateko nahia eta konbentzimendua. Horrela, bizitza emanen diogu sos nahikeriak sekula sortzen utzi ez dion leku honi. Gure soldata prekarioek eta diru ahalmenak alde batetik eta etxebizitzen errenta tasek bertze aldetik ez dute Baztango gazteriaren zati handi baten errealitatearekin bat egiten", esan dute ohar bidez. 

Horregatik, ateak irekita daudela azaldu dute: "Nafarroako Gobernuak bere garaian nafarren sosarekin egindako inbertsio astoarekin gelditu den etxe huts honi bizitza ematera etorri gara. Lekarozko Abeltegiko ateak edekiak baitira denek ordaindu dugun heinean".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!