Euskal estatu burujabe baten alde azaldu dira galdetutakoen %95,8a

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 19a, 08:00

Bortzirietan, Mendialdean, Sakanan eta Imotz basaburuan egin dituzte estatus politikoari buruzko galderak. Parte hartzea %28,73koa izan da. Gehiengoak herri burujabe baten alde egin du.

7.781 pertsonek erabaki dute herri independente baten herritar izan nahi dutela, euskal estatu burujabe baten partaide. 27.095 lagunek izan dute botoa emateko aukera Sakanan, Bortzirietan, Imotz-Basaburuan eta Mendialdean. Erantzuna, argia: %95,7k baiezko botoa eman dute eta %28,73koa izan da parte hartzea. 

Galderei dagokienez, ez da eredu bakarra izan. Nafar gisa, Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi duzu?  galdetu dute Bortzirietan. Sakanan, herri bakoitzean beren galdera izan dute. Mendialdean, aldiz, Nahi al duzu Nafarroako herritarrok gure etorkizun politikoa modu askean erabakitzea? galdetu diete, bai eta Nahi al duzu Euskal Herri libre bateko herritarra? izan ere.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!