Erabakitzeko eskubidea izanen dute 27.095 nafarrek igandean

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 15a, 14:01

Sakanako, Bortzirietako, Imotz-Basaburuako eta Mendialdeko 24 herrietako herritarrek izanen dute estatus politikoari buruz erabakitzeko eskubidea, Gure Esku Dago ekimenari esker.

Galderei dagokienez, ez da eredu bakarra izanen. Nafar gisa, Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi duzu?  galdetuko dute Bortzirietan. sakanan, herri bakoitzan beren galdera izanen dute. Mendialdean, aldiz, Nahi al duzu Nafarroako herritarrok gure etorkizun politikoa modu askean erabakitzea? galdetuko diete, bai eta Nahi al duzu Euskal Herri libre bateko herritarra? izan ere.

09:00etatik 20:00etara izanen da bozkatzeok aukera. Gauean bertan emanen dute bozketaren emaitzen berri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!