Sarasateko okupazioan auzipetutako bi gazteri bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 15a, 08:43

Hamabi lagun zeuden auzipetuta: horietatik, bat absolbitu dute; beste biri bost hilabeteko zigorra eta 600 euroko isuna ezarri diete eta gainontzekoak epaiaren zain daude.

Bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete Iruñeko bi gazteri, usurpazioa eta erresistentzia egotzita, ekainean Sarasate pasealekuan izandako etxe baten okupazioan parte hartzeagatik. Horrez gainera, 600 euroko isunari aurre egin behar diote. Auzian haiekin batera zegoen hirugarren gaztea absolbitu egin dute. 

"Etxebizitza-merkantzia" salatu zuen Hirekin eragileak, Sarasateko okupazioarekin. Okupazio hori medio hamabi lagun auzipetu zituzten; orain, bederatzi daude beren epaia jakiteko zain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!