Altsasuko gazteei elkartasuna adierazi diete ordezkari politikoek

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 15a, 07:59

Entzutegi Nazionalak kasua bere gain hartu izana salatu eta Ohian, Navalcarneroko espetxera; Adur, Aranjuezera; eta Jokin Estremerara eramatea kritikatu dute.

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrako ordezkariek bat egin dute Altsasuko gazteekin. Elkarretaratzea egin zuten atzo, Sarasate pasealekuan eta bertan izan ziren, besteka beste, Joseba Asiron, Laura Perez, Javier Ollo, Jose Miguel Nuin, Unai Uhalde, Bakartxo Ruiz eta Sakanako hainbat ordezkari. Entzutegi Nazionalak kasua bere gain hartu izana salatu dute, bai eta Ohian, Navalcarneroko espetxera; Adur, Aranjuezera; eta Jokin Estremerara eramatea.

"Lekualdaketa horrek bidaia ordubetez luzatzen du, bisitaldiak garestitzen eta zailtzen dituelarik, bai familiei baita abokatuei. Eta semeei suposatzen die zerotik hastea berriz guztia ezagutzen: espetxe berriaren funtzionamendua, funtzionarioak, ordutegiak, beste presoak...", esan dute elkarretaratzean bildutakoek.

Zazpi hilabete daramatzate Altsasuko hiru gazteek kartzelan eta "justizia" galdegin dute euren gurasoek eta lagunek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!