"Orain, hiru kartzela ezberdinetan ditugu: Jokin Soto del Realen, Oihan Navalcarneron eta Adur Aranjuezen. Honek suposatzen duenarekin: bisita araudi berriak, ordutegiak, idazteko helbideak, haien artean bananduagoak… sufrimendua handitzeko beste ahalegin bat. Hau da gure aurrean ditugunen jokatzeko era, beraien izaera, bere “modus operandi”-a", salatu dute euren senideek manifestazioa bukatu denean irakurri duten testuan.
"Muntai" honen aurrean sortutako "elkartasun uholdea" holako ekinbide errepresiboarekin ez dutela geldituko ziurtatu dute. "Argi daukagu mehatxu eta zigor zurrunbilo honen atzetikan ez dagoela sendotasunik. Gertatzen ari dena gero eta jende gehiago ikusten duela jakitearen eta honen inguruan gero eta gehiago mobilizatzen gabiltzala ikustearen ahultasuna ezkutatzen da."
Ekainaren 14ean, gazteen espetxeratzetik 7 hilabete beteko direnean, herri mural bat sortuko dute Iortia Plazan 19:00tatik aurrera.
Albistea: ahotsa.info-tik hartua.