Nafarroan 31 gorroto delitu izan dira

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 9a, 09:40

Orientazio eta identitate sexualari lotutako delituak izan dira gehienak, hamar; beste asko ideologiarekin erlazionatutakoak izan dira, zazpi. Erasotzaileen %86,6 gizonezkoak dira.

Espainiako Barne Sailak aurkeztutako Espainiako gorroto delituei buruzko txostenaren arabera, 31 gorroto delitu izan dira Nafarroan, gehienak orientazio eta identitate sexualari loturikoak, hamar, hain zuzen ere. Zazpi ideologiarekin erlazionaturiokak; beste zazpi erlijio sinesmenengatik; lau arrazakeria eta xenofobiarengatik; bi desgaitasunarekin; eta bakarra sexua edota generoa dela eta. 

Erasotzaileak, gizonezkoak

Erasotzaileei dagokienez, %86,6 gizonak izan dira eta 18 eta 40 urte artean dauzkate. Espainiako estatuan, 1.272 gorroto delitu izan dira 2016an, 2015ean baino %4,2 gutxiago. 

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!