LGTBI+ berdintasun sozialerako legea, aurrera

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 8a, 08:19

Gobernua sostengatzen duten lau indarrek eta PSNk sortu dute, LGTBI kolektiboekin parte hartze prozesua egin ostean. Transexualitatearen despatologizazioan urratsa da, eta sentsibilizazio politikak zein zigorrak barnebiltzen ditu. UPN abstenitu egin da eta PPk aurka bozkatu du. 

LGTBI+ berdintasun sozialerako lege proposamena eztabaidatu eta onartuko dute gaur Nafarroako Parlamentuan, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, Ezkerra eta PSNren ekinez; azken honek luzatu zuen legea garatzeko proposamena, laukoak 2015eko akordio programatikoan hala jaso bazuen ere. 

Zer aldatuko da?

LGTBIfobiari aurre egiteko neurriak bere gain hartuko ditu legeak: protokoloak garatuko ditu; sentsibilizazio eta prestakuntza kanpainak egin; eta, behar izatekotan, zigorrak ere jarriko ditu. 

Gainontzekoan, administrazioko hainbat arlotan, hala Osasunbidean nola kirol munduan, genero eta sexu identitateari buruzko informazioa zabaltzea sustatuko du Exekutiboak. Hezkuntzan, ildo berean, lanketa programak jarriko dituzte martxan. 

Ugalketaren arloan, LGTBI pertsona guztientzat eskuragarri izanen da ugalketa lagundua. Transexualitateari dagokionez, despatologizazioaren aldeko urratsa eman du legeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!