IV. Foro Sozial Iraunkorraren ondorioak aztertu zituzten atzo Iruñean. Tartean, Foro Soziala osatzen duten kideez gain nazioartetik etorritako egiaztatzaileak ere izan ziren, Brian Currin tartean. Espetxe politiken eskumena Euskal Herrian hartzeko eta motibazio politikoagatik preso daudenen egoera salbuespenezkoa bertan behera uztela lan ildoak zehaztu dituzte. Beraz, proposamenen artean, hiru ardatz: premiazkoak diren neurriak; legedi arruntera itzultzea eta espetxe eskumena hartzea bai Nafarroako Gobernuak zein Eusko Jaurlaritzak.
Foro Sozial Iraunkorrak kontsentsu "zabala eta zeharkakoa" lortu nahi du "ez oso epe luzera" kartzelen arloan, eta askotariko bilerei ekinen die.