Brian Currin izanen da gaur Iruñean. Hegoafrikako egiaztatzailea eta Nazioarteko Harremanetako Taldeko koordinatzailea da bera. Martxoan Donostian egin zen VI. Foro Sozialaren ondorioez ariko dira. "Motibazio politikoengatik ihes egindako edo preso daudenen itzulera errazteko", izan du izenburua eta Johan Galtung ere izanen da gaia aztertzen. Galtung soziologoa eta matematikaria da eta 1987an Bakearen Nobel Saria eman zioten. 200 gatazkatan baino gehiagotan izan da bitartekari.
Tres Reyes Hotelean izanen da Foro Soziala gaur 17:30ean.