"Erakundeen eta gizartearen arteko kontsentsuak ahalbidetuko du aldaketa espetxe politikan"

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 19a, 08:34

Foro Sozial Iraunkorra atzo Iruñean batzartu zen ondorien berri emateko. Arg: eitb.eus

Foro Sozial Iraunkorrak batzarra izan zuen Iruñean, atzo. Martxoan Donostian egindako foroaren ondorioak izan zituzten hizpide. Tartean, Brian Currin nazioarteko egiaztatzailea izan zen. 

IV. Foro Sozial Iraunkorraren ondorioak aztertu zituzten atzo Iruñean. Tartean, Foro Soziala osatzen duten kideez gain nazioartetik etorritako egiaztatzaileak ere izan ziren, Brian Currin tartean. Espetxe politiken eskumena Euskal Herrian hartzeko eta motibazio politikoagatik preso daudenen egoera salbuespenezkoa bertan behera uztela lan ildoak zehaztu dituzte. Beraz, proposamenen artean, hiru ardatz: premiazkoak diren neurriak; legedi arruntera itzultzea eta espetxe eskumena hartzea bai Nafarroako Gobernuak zein Eusko Jaurlaritzak. 

Foro Sozial Iraunkorrak kontsentsu "zabala eta zeharkakoa" lortu nahi du "ez oso epe luzera" kartzelen arloan, eta askotariko bilerei ekinen die. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!