Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Hatortxu Rockeko egunez eguneko egitaraua ezagutu nahi?

Euskalerria Irratia 2017-05-15 14:13   kultura  Nafarroa

85 talde baino gehiago ariko dira uztailaren 27tik 30era Lakuntzan izanen den jaialdian.

"Lau egun erakargarri osatzen saiatu gara, Euskal Herriak inoiz ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatu asmoz. 2017 urtea da eta bada garaia Euskal Herriak bizi izan duen gatazka armatuaren ondorioak gainditzeko. Gatazkari konponbidea aurkituko bazaio errepresaliatu guztiak etxean, bizirik eta aske behar ditugu. Mendeku kilometroekin amaitu beharra dago. Eta jada ezin dugu amorrua aldarrikapenera mugatu. Hau konpondu beharra daukagu, ehunka, milaka pertsonaren sufrimenduarekin amaitu beharra daukagu. Horregatik hartu zuen Hatortxu Rockek 20. edizio hau antolatzeko konpromisoa. Eta horretan gabiltza aspalditik hona, konpromiso horri ilusioa gehituz", esan dute antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa