Hatortxu Rock jaialdian 84 talde egonen dira

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 22a, 08:25

Governors, Esne Beltza, Berri Txarrak, Betagarri, Arkada Social, Vendetta, Josetxu Piperrak, Doctor Deseo, El Corazon del Sapo, Willis Drummond, Sorkun eta Anari dira, besteak beste, azken izenetako batzuk.

Aurretik iragarritako 50 taldeei beste 34 batu zaizkie, udako Hatortxu Rock jaialdirako. Batu diren azkenak, honako hauexek: Governors, Esne Beltza, Berri Txarrak, Betagarri, Arkada Social, Vendetta, Josetxu Piperrak, Doctor Deseo, El Corazon del Sapo, Willis Drummond, Sorkun, Anari, Skontra, Ken Zazpi, Gatillazo, Su ta Gar, Zartako-K, Enkore, El Sonido de la Metralla, Trikidantz, Mafalda, Gatibu, Gozategi, Porrotx, Porco Bravo eta Juantxo Skalari.

"Errepresaliatuen egoera agenda politikoen erdian kokatu beharra dugu. Horretarako denon beharra dugu. Eta Hatortxu Rock 20 musika jaialdi bat baino askoz gehiago izanen da eta euskal gizarte guztiari dei egin nahi diogu uztailaren azken asteburuan Lakuntzan antolatuko dugun jaialdi erraldoian parte hartzeko. Bada garaia gatazka hau errotik hartu eta konponbide bat bilatzeko. Eta horretarako ezinbestekoa da errepresioa pairatzen duten herritarrak etxera itzultzea. Egun horrek ez du etorkizuneko egun bat izan behar, egun horrek gaur izan behar du", adierazi dute Hatortxu Rockeko antolatzaileek.

Sarrerak, 70 euroan salgai

Sarrerak salgai jarri dituzte, esteka honetan. 70 euroren truke lau egunetako bonoa eros daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!